XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Marxen esanera, ordea, txirotasunaren zergatia hemen datza: Kapitalismoan langileriaren irabaziak baino gehiago ugaritzen dala produkzioa.
Hegeli jarraiturik Estadoa onhartzen zuen Lassallek.
Estadoaren eginkizuna
Marxentzat, ostera, estadoa klase baten boterea da, beren nahikundeak zaitzeko eraikia.
Marxistak beste alde batetik ere salatu zuten Lassalle; Bismarckin harremanetan jarri zalako.
Lassallek ahaleginak egin zituen langileak burgesiaren aurka erregearekin alkar zitezen.
Hemen ere garbi ageri da Marx eta Lassallen arteko iritzi ezberdina.
Marxek giza-mail pribilijiatuen aurka borroka egiteko burgesiarekin alkartu nahi zuen.
Burgesiak erakunde zaharrak irauli ezkero, orduan izango omen zan garaia burgesiaren kontra jokatzeko.
Lassalle 1864-an hil zen borroka batean.
Schwitzer-i esker haren alderdiak indartsu jarraitu zuen.
Baina laster beste alderdi bat leian hasi zitzaion: Wilhelm Liebknecht-ek (1826-1900) eta A. Bebel-ek (1840-1913) antolatu zutena.
Liebknecht eta Bebel Marxen jarraitzaleak ziren.
Agudo ikusi zuten, langileen asmoak irixteko, bi alderdien indarrak alkarganatzea komeni zala.
Horregaitik 1875-an Eisenach-tarrak eta Lassalle-tarrak Gotha-n alkartu ziren,
Marxek Alkartasunaren egitamua (programa) irakurri zuanean, bildur izan zan.